Fikzioa eta errealitatearen arteko jolasa proposatzen du Ane Labakak, Malen Amenabar ilustratzailearekin batera kaleratu berri duen Ezpainetakoa izeneko album ilustratuan. “Zerbait sortzen dugunean beti ari gara bizi, entzun, ikusi, sentitu… kontatu diguten horren gainean, inoiz ez garela zerotik hasten iruditzen zait”, azaldu du Labakak.
Lan honekin bai idazleak eta bai ilustratzaileak, erotismoz osatutako narrazioa ondu dute. Honelaxe dio liburuko pasarte batek: “Arkatz gorriarekin ezpain haragitsuak perfilatzen nenbilen ni, akrobazietan galduta bera, bere larruazalak komun likits harekin izan zezakeen kontakturik minimoena ere ekidin nahian”.
Markinako Udalak eta Erein argitaletxeak antolatutako Peru Abarka Album Lehiaketaren 1. saria jaso du lanak. Euskarazko ekoizpen literarioak sustatzea du helburu lehiaketak eta honekin batera, argitalpen mota ezohiko bat saritzea: helduentzako album ilustratuarena.
Ane Labaka eta Malen Amenabar euren aldetik, Txakur Gorria Kolektiboko kideak dira. Autosorkuntza, autoedizio, autoekoizpenerako… eratutako sormen taldea da honakoa.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian