Txapelketa Makeako Herriko Gelan hasiko da irailaren 18an eta finala azaroaren 13an jokatuko da Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan.
Pandemiaren eraginez, iaz egin behar zen Xilaba txapelketa ezin izan zen bukaerara heldu, eta aurten, berriro hasieratik martxan jartzea erabaki du Bertsularien Lagunak elkarteak. “Iazko urtean finitzerik izan ez genuen txapelketa ahantzi eta berriz plazak hartzera aterako gara, oraingoan burura eramanen dugun esperantzarekin”, adierazi du elkarteak. Aurten, 24 bertsolarik hartuko dute parte lehia horretan eta irailaren 18an Makeako Herriko Gelan abiatuko da. Guztira zortzi saio izango dira, nahiz era oraindik saio guztietako datak eta lekuak ez dauden zehaztuta. Dena ondo bidean, finala Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan jokatuko da azaroaren 13an.
24 bertsolariak
Joan den ekainaren 20an bertsolariek zein saiotan parte hartuko duten erabakitzeko zozketa egin ondoren, ondoko hauek izango dira Xilaba txapelketan arituko diren bertsolariak: Aitor Servier Etxexuri, Amets Arzallus Antia, Bittor Thicoipe, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Iker Altuna, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Johaine Sarraillet, Josu Txoperena Iribarren, Karlos Aizpurua Etxarte, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maddi Sarasua Laskarai, Maindi Murua Berra, Miren Artetxe Sarasola, Mizel Mateo, Odei Barroso Gomila, Oier Urreizti, Patxi Hiriart Hiribarren, Pettan Prebende, Ramuntxo Christy, Xan Alkhat eta Xumai Murua Berra.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian