Erakusketak bihar irekiko ditu ateak eta abuztuaren 27ra arte bisitatu ahal izango da.
Azaroaren 11n beteko dira 100 urte Martin Ugalde kazetari eta idazle andoaindarra (Andoain, 1921 – Hondarribia, 2004 ) jaio zela, eta jada abian daude hainbat ekimen hura gogoratzeko, besteak beste, haren omenezko erakusketa.
Hondarribian hasi zuen ibilbidea erakusketak maiatzaren 27an, eta Arma Plaza fundazioko bulegoan izan da ikusgai igandera arte. Antolatzaileen arabera, “jende kopuru polita gerturatu da egunotan Bidasoako aretora, eta orain Gipuzkoako hiriburuan izango du kokaleku bi hilabetez: Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean zabalduko ditu ateak, uztailaren 7tik abuztuaren 27ra”.
Erakusketa osatzen dute hainbat panelek, familiak utzitako liburu sortak, Andoaingo udalak Ugalderen funtsetik utzitako zenbait elementuk, baita proiekzioak ere: EITBk Ugalderi eskainitako saioa eta Mondragon Unibertsitateko bi ikaslek Ugalderi buruz egindako dokumentala.
Urtea amaitzeko, erakusketa Andoainen ikusi ahal izango da, azaroaren 5etik abenduaren 4ra, Bastero Kulturgunean. Ibilbidea amaitutakoan, panelak Martin Ugalde kultur parkean geratuko dira jendaurrean.
Erakusketa Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrenaren karietara, hainbat erakunde eta eragileren artean urtean zehar garatzen ari garen egitasmoaren baitan kokatzen da: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Andoaingo udala, Hondarribiko udala, Euskal Idazleen Elkartea, Jakin, Berria, elkar Fundazioa eta Martin Ugalde kultur parkea, familiaren laguntzarekin.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian