Nerabezaroan idazten hasi zen bere lehenengp testuak Endika LaHaine (Barakaldo, 1982). Frantziako kaleetan zehar berriz, rap-a hurbiletik ezagutzeko aukera izan zuen eta honen eraginez, musika estilo honetan murgiltzen hasi zen, denbora gutxia 121 krew taldea sortu zuen hainbat lagunekin batera.
Ordutik hona, 20 urte igaro dira eta hainbat proiektutan pate hartu eta sortu ditu: Bunpada Sound, Suaia eta LaHaine eta Salbuespunk dira horietako batzuk. Horretaz gain, antzerkian ere murgilduta ibili da Barakaldokoa Fausto herritar eredugarri eta El otro es nosotros antzezlanetan esaterako. Azken honetako musika gainera, Nahiel Ibarrolarekin batera sortu zuen.
Oraingoa berriz, bere ibilbide artistikoan beste aurrerapausu bat eman eta bere lehen liburua argitaratu du Lobo-Otsoa (Taupaka Elkartea) izenekoa eta bertan bere bizitzan parte hartu duten olerki guztiak bildu nahi izan ditu. Horretarako, idazketari garrantzia eman eta olerki bilduma osatu du sortzaileak eta hauek atalka banatu ditu:
Lehenengoa, Otso bakartia eta bere kumea izenekoa, Kazuo Koike eta Goseki Kojima mangaka autoreen lanetan oinarrituta dago.
Bigarren atala, El otro es nosotros antzezlanerako sortutako olerki guztiak biltzen ditu, Ramon Bareak zuzendutako obra da honakoa.
Hirugarrenak, Jose Garran margolariak Bilbon egindako erakusketarako sortutako olerkiak biltzen ditu.
Azkenik, laugarren atalan, sortzailearentzat azken urte hauetan garrantzitsuak izan diren olerkiak aurkitu daitezke: jaiotzak, agurrak, zalantzak, biziraupenak,…
Taupakak azaldu duenez, liburua Durangoko Azokan jarriko dute salgai formatu fisikoan eta laster hainbat salmenta puntu ezagutzera emango dute. Hurrengo asteetan, bestalde Taupaka Elkartearen webgunean epub eta pdf formatuan doan deskargatzeko aukera egongo da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian