Bakio, Urretxu eta Lakuntza izango dira, hurrenez hurren, aurten taldea oholtza gainean ikusteko azken aukerak. Aurtengo birak aurreikuspen guztiak gainditu dituela nabarmendu du Baga Biga diskoetxeak.
ETS taldeak irailaren 24an, 25ean eta 26an emango dituen kontzertuekin amaiera emango dio Egingo dugu eztanda bira arrakastatsuari. Bakio, Urretxu eta Lakuntza izango dira, hurrenez hurren, aurten taldea oholtza gainean ikusteko azken aukerak. Hurrengo hilabeteetan, taldea agertokietatik aldenduko da sorkuntza prozesu berri bati hasiera emateko.
Baga Biga diskoetxeko kideek azaldu dutenez, “aurtengo birak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, Euskal Herriko antzoki eta areto guztietan sarrerak agortu dituzte. ETS taldeak zuekin batera benetan eztanda egin du”.
Urte hasieran larrialdi egoerara egokitutako antzokietarako ikuskizun hunkigarri bat mimoz prestatu zutela nabarmendu dute, elementu bereziak gehituz (pianoa, dantzariak, gidoia…) zeina urte osoan zehar mantendu duten. “Kantuak moldatu eta birformulatu dituzte, eta ikusleak pozarren hartu ditu berrikuntza guztiak”.
Diskoetxearentzat, “bira zirraragarria izan da, bai taldearentzat zein publiko orokorrarentzat. Emozioek gainezka egin dute egondako areto eta herri bakoitzean”.
2022an aurten izandako esperientziak berriro bizitzeko ahalegin guztiak egingo ditu talde arabarrak: “kantu berriek ikuskizun kolosala izango dute”, bukatu dute.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian