Datorren azaroaren 18an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Gasteizko Artium Museoan egingo den ekitaldian.
Joan den astean eman zituzten ezagutzera Euskadi Literatura Sarietako aurreneko hiru irabazleak. Gaur, berriz, gainerako lauak ezagutzera eman dituzte: Alex Gurrutxagak saiakera saria irabazi du, Xabier Lete Aberriaren poeta kantaria lanarengatik, Txani Rodriguez idazleari gaztelerazko literaturako Euskadi saria eman diote Los últimos románticos lanagatik, Mikel Reparazek gaztelerazko saiakerakoa eraman du, Las grietas de América saiakeragatik eta Javier de Isusik Historias del Exilio colombiano lan literarioen ilustrazioa saria irabazi du.
Epaimahaiaren iritziz, Alex Gurrutxagaren Aberriaren poeta kantaria lanak “ekarpen handia” egiten du Xabier Lete eta bere obraren inguruan. “Gure poeta handienetako bat ezagutzeko aukera ematen du, bere ideiak publiko egiten ditu, eta gainera bere kantagintza eta kontzertuak lotzen ditu garai horretako giroa eta pentsamenduarekin”.
Txani Rodriguezen idazkera “zorrotza” dela dio epaimahaiak, “xehetasunari adi dago eta erritmo narratibo bikaina du. Ahots freskoa du, originala eta berezkoa”.
Bestalde, epaimahaikideentzat Javier de Isusiren Transparentes. Historias del Exilio colombiano lana “pisu emozionaleko komikia da, baina, aldi berean, liburu arin eta biribila egituran, oso teknika narratibo eta grafiko onarekin, eta istorioa modu bikainean ixtea lortzen du”.
Bukatzeko Mikel Reparazek Estatu Batuetatik proposatzen duen bidaia bikain idatzita dagoela uste du epaimahaiak eta azpimarratu duenez, “gaiaren interesa eta gaurkotasuna nabarmentzen dira, bai eta tratamenduaren koherentzia ere”.
Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada. Euskarazko Literatura Itzulpenaren irabazleak 18.000 euro jasoko ditu.
Datorren azaroaren 18an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Gasteizko Artium Museoan egingo den ekitaldian.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian