Bilboko musikariari urgentziazko ebakuntza egin behar izan diote umetokian izan duen minbiziagatik eta dena ondo joan den arren, denbora tarte batez, eszenatokietatik aldenduko dela iragarri du, bere zainketa pertsonala erdian jarrita.
Zea Mays taldeko abeslari Aiora Renteriak agertokiak denbora batez utziko dituela iragarri du sare sozialen bidez zaleentzat zabaldu duen mezu baten bidez. “Bizitza etengabeko aldaketen isla da eta egoera berri batera ohitzeko premia dugu orain. Oholtzan eusten nauen gorputzak lehentasunez zaintzeko deia egin dit”, adierazi du.
Bilboko musikariari urgentziazko ebakuntza egin behar izan diote umetokian izan duen minbiziagatik eta dena ondo joan den arren, denbora tarte batez, eszenatokietatik aldenduko dela iragarri du, bere zainketa pertsonalari lehentasuna emanez.
“Orain arte jaso dudan berotasuna bihotzez eskertu nahiko nuke. Zalantzarik gabe, gure bidelaguna den musika ere sendabide ona izaten ari da eta zuekin bizitako momentuak ere oxigenoa dira niretzat. Ahal den arinen eta energia guztiarekin zuekin egotea espero dugu. Laster arte”, bukatu du abeslariak.
Renteria 1976an jaio zen Bilbon eta 1997tik Zea Mays taldeko abeslaria da. Taldeak 2019an kaleratu zuen hamargarren diskoa Atera izenpean. Musikari bilbotarrak, gainera, beste talde batzuekin ere kolaborazioak egin izan ditu: Doctor Deseo, Berri Txarrak eta Siroka dira horietako batzuk. Altsasu auziaren harira, Peio Reparazek egindako abestian ere parte hartu zuen beste abeslari batzuekin batera.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian