Gaurtik eta martxoaren 31ra arte, mota askotako jarduerak antolatuko dira publiko ezberdina euskal kulturara erakartzeko asmoz: kontzertuak, antzezlanak, ikastaroak, erakusketak, lehiaketak, aurkezpenak, ikuskizunak, filmak, deialdiak…
2022. urtean sartzearekin batera, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak urtaro berriko egitaraua aurkeztu du. Aurreko urtaroetan bezala, Oihanederrek ekitaldi ezberdin eta ugariz osatutako kultur proposamenak eskainiko ditu oraingoan ere.
Gaurtik eta martxoaren 31ra arte, mota askotako jarduerak antolatuko dira publiko ezberdina euskal kulturara erakartzeko asmoz: kontzertuak, antzezlanak, ikastaroak, erakusketak, lehiaketak, aurkezpenak, ikuskizunak, filmak, deialdiak…
Gaur emango zaio hasiera denboraldi berri honi: Michael Haneke zuzendariaren Happy end filma ikusteko aukera izango dute kulturzaleek (jatorrizko hizkuntzan, frantsesez eta ingeleraz, euskaraz azpititulatua). Aste honetan ere, Hezi-Ola ikastaroari amaiera emango zaio azken solasaldiarekin: Aisialdia, hiri hezitzailearen oinarri.
Euskararen Etxeak azaldu duenez, Oihanederren webgunea eguneratuta egongo da behin betiko informazioarekin, “gaur egun bizi dugun egoerak sortzen dituen azken orduko egokitzapenak bertan eguneratuko dira. Aldi berean, jarduera bakoitzaren informazio xeheagoa data heldu ahala jakinaraziko da”.
Neguko programazioko jarduerak doakoak izanik ere (Hezi-Ola ez beste guztiak), gonbidapena aldez aurreetik eskuratu beharko da ohiko moduak erabilita: oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita, telefonoz eskatuta edota Bibe plataformaren bidez eskuratuta. Salbuespenak salbuespen, astebeteko aurrerapenaz jarriko dira gonbidapenak eskuragarri.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian