Errekaldeko Udaltegian abiatuko da zirkuitua Alex Quiroga Do Carmoren El actor lanarekin urtarrilaren 14an, arratsaldeko 19:00etan.
Antzerkiko tokiko konpainien jarduna bultzatzeko asmoz, Zirkuitua programaren 21. edizioa abiatuko dute urtarrilaren 14tik maiatzaren 12ra bitartean, Bilbon.
Programak hamazazpi antzerki eta dantza ikuskizun eskainiko ditu hiriko konpainien eskutik, Bilboko ondorengo auzoetako udaltegietan: Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotza eta Solokoetxeko institutuan.
Denatara hamar konpainiaren proposamenak ikusiko ditugu: Alex Quiroga; Goi Dance Project; 29 Producciones; Cuatro Cajas: Luciernagas Voladoras; Hamaika Teatro; Alopargo; Jyt Kreaktibos – T.A.B.U; Las Paralelas; eta Ibilka Teatro.
Hala, Alex Quiroga Do Carmoren El actor izango da aurtengo edizioari hasiera emango dion lehen antzezlana hilaren 13an, arratsaldeko 19:00etan, Errekaldeko udaltegian.
Gainerako proposamenen artean aipatzekoak dira: Goi Dance Project konpainiaren Koreako pop kulturako zenbait kantaren bilduma, Goi dantza taldeko dantzariekin; 29 Producciones taldearen Peter Pan: Hasta Siempre Jamás antzezlana eta Ibilka Teatroaren Hoy no salgo; Las Paralelasen Miss Spain lanaren euskarazko bertsioa; eta azkenik, JYT Kreaktibos – T.A.B.U. konpainiak eta A morir por la silla de ruedas – ¿A que no S.O.S capaz? emankizuna.
Sormenari babesa
Bilboko Zirkuituak bi helburu ditu: bertoko eszena bultzatzea eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzea. “Programa honen bidez, antzerki eta dantza taldeei aukera ematen zaie euren lana taularatzeko eta jendaurrean erakusteko. Gainera, aukera paregabea ematen die herritarrei hiriko proposamen artistiko berri eta freskoenak gozatzeko”, azaldu dute antolatzaileek.
Bestetik, Bilboko eskaintza kulturala deszentralizatzea du xede ekimenak. “Denborarekin, antzerki-zirkuitu hau ia auzo guztietara zabaldu da; auzoetako askotan hauxe da estalitako eremu batean egiten den arte eszenikoen eskaintza bakarra. Duela hamarkada bat baino gehiago abian jarri zenetik, eskaintza handituz joan da, emanaldi gehiago eskainiz eta agertoki gehiagotara iritsiz”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian