Nortasuna+ erakusketak zortzi artistaren obrak biltzen ditu. Otsailaren 27ra arte bisitatu ahal izango da, Oihaneder Euskararen Etxean.
Euskal Keramikagile Garaikideak (EKG) elkarteak eta Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Nortasuna+ izeneko erakusketa antolatu dute, Euskararen Etxeko 1. Solairuan, otsailaren 27ra arte.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, “Nortasuna+ euskal literaturaren parte diren testu ezberdinak abiapuntu hartuta egin den talde-erakusketa da”. Hala, artista bakoitzak bere zeramika-lana hautatutako testuarekin lotu du. Bitoriano Gandiagaren testuetatik hasi eta Itxaro Borda idazlearen testuekin amaituz, “euskal idazle ezberdinen hitzen materializazio prozesu ezberdinak aurki ditzakegu euskal nortasunaren auziari erreparatzen dion erakusketa honetan”, azaldu dute.
Hamabi hitzen eskulturgile batzen diren lekuan zortzi hitzen gorpuzle elkartuko dira. Halaber, hurrengo hauek dira Euskal Keramikagile Garaikidea taldea osatzen duten lagunak: Ines Gonzalez de Zarate (Gasteiz, 1947), Jabi Berasategi (Gasteiz, 1967), Jone Urain (Mendaro, 1967), Koro Martinez (Logroño, 1961), Loli Pinedo (Argantzu, 1951), Maite Salutregi (Eibar, 1963), Ramon Berraondo (Iruña, 1955) eta Txaro Marañon (Gasteiz, 1955)
Nortasuna+ asteartetik ostiralera egongo da irekita 18:00etatik 20:00etara, larunbatetan 12:0etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, eta igande eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.
Horrez gain, erakusketa ezagutzeko bisita gidatuak antolatuko dira, artistek berek gidatuak: Lehena otsailaren 5ean izango da, 12:00 (Gonbidapenak:hemen), bigarrena, berriz, otsailak 12an, 12:00etan (Gonbidapenak:hemen), eta hirugarrena otsailak 24an, 19:00etan (Gonbidapenak:hemen).
Informazio gehiago, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian