Garapen teknologiko horren helburua Aldundiko langile guztiei baliabideak ematea da, autonomiaz testuak euskaraz ere idatz ditzaten, langileek euskarazko testuak egiteko izan dezaketen segurtasun- eta ohitura-faltari aurre eginez.
Bizkaiko Foru Aldundiak Idazkide, itzulpen- eta kontsulta-zerbitzuak eskainiko dituen tresna berria, aurkeztu du gaur goizean. “Garapen teknologiko horren helburua Aldundiko langile guztiei baliabideak ematea da, autonomiaz testuak euskaraz ere idatz ditzaten, langileek euskarazko testuak egiteko izan dezaketen segurtasun- eta ohitura-faltari aurre eginez. Izan ere, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planari erantzunez, herritarrekiko idatzizko harremanetan euskararen erabilera ziurtatu eta erakundearen idatzizko barne-komunikazioetan euskara sortze-hizkuntza gisa sustatu behar da. Eta Idazkidek horretan ekarpen handia egingo du”, adierazi du Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kiroleko foru-diputatuak
Teknologia berrien laguntzaz administrazioan euskararen erabilera sustatzeko modu berri bat da, Euskara Zuzendaritzatik eginiko proposamena egin eta Lantikek Idazkide osagarria garatzeko lanari ekin zion, tresna hainbat motatako ofimatika-tresnekin integratuz. Tresnaren garapenaren funtzio batzuk betetzeko, Itzultzaile Neuronalak eskaintzen dituen itzulpen-gaitasunak erabili dira.
Idazkidek, alde batetik, itzulpen-motor baten bidez euskarazko eta gaztelaniazko itzulpenak egiteko aukera ematen du, eta, bestetik, tresnatik bertatik hizkuntza-kontsultak helarazteko aukera eskaintzen du. Sortzen diren hizkuntza-zalantzak Euskara Zuzendaritza Nagusiko talde teknikoak aztertu eta erantzungo ditu.
Tresna oinarrizko ofimatikako programetan (Outlook, Word, Excel, PowerPoint) erabil daiteke eta tresna gisa erabilpen ugari izan ditzake.
Une honetan 600 langilek baino gehiagok dute Idazkide tresna eskura eta tresna jarri denetik, langileek 1.300 alditan erabili dute tresnaren itzulpen-zerbitzua eta 230 aldiz adituaren kontsula-zerbitzua.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian