Kondestablearen jauregian antzerki erako bisitak, kontzertuak, errezitaldiak eta objektu pertsonalen erakusketa bat antolatu dituzte.
Iruñeko Udalak Pablo Sarasate biolin-jotzaile ospetsua omenduko du Kondestablearen Jauregian. Bertan, bere bizitza eta ibilbide profesionala ezagutzeko aukera egongo da, Iruñeko artistaren objektu pertsonalen, oparien eta oroigarrien bitartez. Museoa sakonki ezagutzeko, aldian-aldian antzerki erako bisitak eta bisita-entzunaldiak eskainiko dira, musika eta kultura hedatzeko beste hainbat jarduerez gain.
Pablo Sarasate Museoaren paretetan biolin-jotzaile eta konpositorearen hamarnaka oroigarri daude. Hala, beira-arasetan badira Sarasatek erabilitako objektu pertsonalak, haren familia eta lagunekin loturikoak, hala nola argazkiak, errege-erreginen eta enperadoreen opari eta kondekorazioak, partiturak, obrak eta musika-programak. Artistak berak Iruñeko Udalari utzitako materiala da. Ikusgai dauden objektu eta material guztien artean, nabarmentzekoak dira Sarasateren erretratu handia, Mariano Benlliurek egindako brontzezko bustoa, Vuillaume eta Gand and Bernardel biolinak eta Bechstein pianoa.
Museoak eskaintzen dituen eduki guztiak XXI. mendeko ikusleei hurbiltzeko eta txikienentzako erakargarriagoa egiteko, Civivox sareak aldian-aldian hari ezberdinak dituzten antzerki erako bisitak antolatu ditu. Horien bidez, Sergio de Andres artistak interpretatzen duen pertsonaiak Sarasateren bizitzaren inguruan irudikatutako eta birsortutako istorio, sekretu eta munduetan sartzen ditu ikusleak ordubetez. Bisitak adin guztietako pertsonei zuzenduta daude eta doakoak dira, aldez aurretik izena emanda.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian