Hiru izatetik, lau izatera igaroko da Mutrikuko taldea berriz ere. Izan ere, Haritz Harreguy gitarra-jotzaile eta soinu teknikari ezaguna taldera batu da.
30 urteren ondoren, Delirium Tremens taldea bueltan da disko berri batekin eta maiatzaren 28an Barakaldoko BEcen emango duen kontzertuarekin.
Ordago izango du izena zortzi kantuz osatuta egongo den lan berriak eta Mauka diskoetxearen eskutik kaleratuko dute maiatzeko lehen astean.
Horretaz gain, bada beste berrikuntza bat taldearen itzuleran, hiru izatetik, lau izatera igaroko dira berriz ere. Izan ere, Haritz Harreguy gitarra-jotzaile eta soinu teknikari ezaguna taldera batu da. Sen edota eMe taldeetan ibili izan da musikaria eta El Drogas, Berri Txarrak, Soziedad Alkoholika, Loquillo, Ken 7, Huntza eta beste taldea askorekin ere aritu da. Taldekideek adierazi duenez, “Haritz ez dator Iñigo Muguruza ordezkatzera, ez da hori gure asmoa, 2022ko Delirium Tremens ahalbidetzera baizik”.
Harreguyrekin batera, Hola Tio! izeneko bigarren singlea eta bideoklipa ere kaleratu du laukoteak. “Dena piztu zuen abestia. Andoniren betiko boza. Betikoa baina bakarra. Eta abestietan kontatzen dituen istorioak ere… bakarrak. Juantxoren kresal usaineko bateria kolpeak. Patxiren baxurik matxakoiena eta Haritzen gitarra eta Koruak!”, adierazi dute Maukako kideek.
Enekoitz Andonegik zuzendu du bideoklip berria eta bertan hartu dute parte Andoni Basterretxeak eta Fede Badiolak protagonista gisa.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian