“Lasterka, arineketan, antxintxika… Korrika hastea baino ez da falta. Amurriotik Donostiara. Martxoaren 31tik apirilaren 10era. 2.575 kilometro. Korrika”.
Korrikaren 22. edizioa hasteko bi aste baino falta ez direnean, ehunka herri eta auzotan Korrika Batzordeak lanean ari diren honetan, Iruñean egin zen atzo arratsaldean aurtengo edizioaren lehendabiziko Korrikaren aurkezpen soziala, Nafarroako Antzerki Eskolan. “Lekuko erraldoiak Amurriora bidaiatu du Garestik martxoaren 10ean, furgonetak prest daude, hasiera eta bukaera ekitaldietako egitarauak zabaltzeko prest… Korrika hastea baino ez da falta”, adierazi zuten.
Korrikaren spotarekin ekin zioten ekitaldiari arratsaldeko 19:00etan. Bertan, Laura Villanueva aktoreak hartu zuen aurkezteko ardura. Ikasle batek eta irakasle batek osatutako bikoteak hartu zuen lekukoa gero, eta AEKren bizidekarrean aritu ziren Korrikak beste edizioetan ekarri dizkien bizipen eta sentimenduen haritik tiraka, haiek direlako AEKren hauspoa. Aitziber Balantzategi AEK-ko Artezkaritza kideak hartu zuen ondoren hitza, 60tik gorako gonbidaturen aurrean (erakundeetako ordezkariak, jendarte-eragileak…), eta besteren artean Korrikaren bi helburuek oso presente dirautela nabarmendu zuen: “euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta AEKren eguneroko jardunerako dirua biltzea”.
Aurtengo abestiaren bideoklipa ikusteko aukera ere izan zuten gonbidatuek, eta Asier Amondo 22. Korrikaren arduradunak egin zuen bigarren hitzartzea. “Gogoa eta ilusioa” aipatu zituen, eta horren adibidetzat jarri zuen Korrika Laguntzailearen figurak 9.000 kide baino gehiagoren babesa jaso duela, eta 11.000 gainditzea ere espero dela. Herri bat zain dagoela esan zuen, “Korrikarekin maiteminduta dagoen herri bat, euskararen gogoa lau haizetara zabaldu nahi duena”.
“Lasterka, arineketan, antxintxika… Korrika hastea baino ez da falta. Amurriotik Donostiara. Martxoaren 31tik apirilaren 10era. 2.575 kilometro. Korrika”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian