Apirilaren 1etik 9ra bitartean, egunero proposatuko dituzte animazioak hainbat eragileren parte hartzearekin: Bernat Etxepare lizeoko ikasleak, Gaia elkartea, Jakinola Hizkuntzen Etxea, Planning Familial…
22. Korrikaren karietara, Saint-Etienne auzoko Hiritarren Bizirako Etxeak euskararen eta euskal kulturaren inguruko egitaraua prestatu du apirilaren 1etik 9ra bitartean.
Proposatutako jarduerak hainbat eragileren parte hartzearekin antolatu dituzte Baiona garaiko auzoetan: Bernat Etxepare lizeoko ikasleekin, Gaia elkarterekin, Jakinola Hizkuntzen Etxearekin, Planning Familial-ekin eta ASPTT kirol orotako elkartearekin, besteak beste. Antolatzaileen esanetan, auzo horietan euskararen erabilera txikia da eta balorean jarri nahi izan dute ekimen honen bitartez.
Egitarau oparoa
Euskal Kulturaren astea, beraz, apirilaren 1ean abiatuko da Gorka Roblesen eskutik. Idazleak Euskal Herriaren zergatiak liburuaren nondik norakoak azalduko ditu, MVCn berean, 18.00etatik aurrera. Bestalde, aste osoan zehar Korrikaren historiari buruzko argazki erakusketa bat bisitatu ahal izango da.
Gainerako egunetan, mus partidak, haurrentzako herri kirolak, sukaldaritza eta pilotak egiteko tailerrak, Tortilla lehiaketak, karaokea… izango dira.
Astea apirilaren 9an amaituko da jarduera programa berezi batekin, izan ere, egun horretan bertan Korrika Baionara helduko da. Kontzertu, kirol jarduera eta bestelako ekimenez osatuta egongo da egun horretarako prestatu duten egitaraua.

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian