Apirileko, maiatzeko eta ekaineko hiru ostiraletan izango dira lantegiak eta ordu eta erdiko iraupena izango dute, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara.
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Dona Dona Katona zikloaren edizio berri bat antolatu da udaberrirako. Ziklo honen baitan, hiru lantegi eskainiko dira, hirurak etxeko txikiei eta gaztetxoei zuzenduta. Lantegiek familia giroan euskararen erabilera sustatzeko guneak eskaintzea dute helburu.
Apirileko, maiatzeko eta ekaineko hiru ostiraletan izango dira lantegiak eta ordu eta erdiko iraupena izango dute, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara:
- Apirilaren 8an, Udaberri birziklatua: naturak eskaintzen dituen baliabideak erabilita, udaberriko elementu ezberdinak sortzeko aukera izango dute lantegi honetan.
- Maiatzaren 20an, Poltsak eta arropak kolorez jantzi!: udaberriko kolore biziak erabilita, poltsak eta arropak apaintzeko lantegia izango da hau.
- Ekainaren 17an, Eguzki loreak eta San Juan sua: eguzkilore magikoa nola sortu ikasteko parada izango dute.
Apirileko eta ekaineko lantegiak 6 eta 8 urte bitarteko txikientzat izango dira, eta maiatzekoa, berriz, 8 eta 10 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta egongo da.
Hiru lantegiak Gela horia–ko kideek dinamizatuta egongo dira, Oihanederrek Gasteizko eragile kulturalekin elkarlana sustatzeko duen helburuari eutsita. Gela horia, 2020ko abenduan ireki zen sormen-gunea da, eta astero adin desberdinetara bideratutako ekintzak gauzatzen dituzte.
Hiru lantegiak doakoak dira, baina parte-hartzaile kopurua mugatua izango denez, izena eman beharko da aldez aurretik. Bi asteko aurrerapenarekin irekiko da izen-ematea Oihanederren webgunean.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian