Zikloa asteazken honetan hasi eta ekainaren 23ra arte luzatuko da eta emanaldiak asteazkenetan, 17:00etan eta ostegunetan, 19:30ean izango dira, Golem Alhondiga zinema aretoetan. Film guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira.
Bilboko Alondegiako Zinematekak Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema ziklo berria abiatuko du asteazkenean, apirilak 27, eta ikus-entzunezko sorkuntza garaikidean emakumezko zuzendariek izandako gorakada izango du ardatz.
Antolatzaileek azaldu dutenez, “zinemaldirik garrantzitsuenetako epaimahaiek eta ikusleek goretsita, emakumeek filmak zuzentzeko beste modu bat dute, portaera sozialetan eragiteko eta betikotu diren eskema eta egitura patriarkalekin hausteko ezinbesteko garrantzia duten istorioekin”.
Hala, Zinematekak zinemagile horietako batzuren lanen aukeraketa bat aurkeztuko du. Zikloarekin hasteko, Arantxa Santestebanek zuzendu eta idatzitako 918 gau proiektatuko da asteazkenean. Ostegunean ere proiektatuko da filma, eta zuzendariarekin solasaldia izango da.
Zuzendariaren arabera, “gizataldearen zentzuaren galera eta bizitza berri baten ahalegina gogorarazten duen narrazio zatikatua da”.
Santestebanen lanarekin batera, Nadine Labaki, Carla Simon, Dominga Sotomayor, Clara Roquet, Lynne Ramsay, Eliza Hittman, Julia Ducournau eta Dea Kulumbegashvili zinemagileen filmak ere proiektatuko dituzte.
Zikloa ekainaren 23ra arte luzatuko da eta emanaldiak asteazkenetan, 17:00etan eta ostegunetan, 19:30ean izango dira, Golem Alhondiga zinema aretoetan. Film guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian