Bertan artistak azken urteetan egindako pintura eta eskultura lanak biltzen dira.
Uztailaren 1etik irailaren 25era bitartean, Txiki Agirre Keixetaren Batzuetan basatia, beste batzuetan ederra izeneko erakusketa egongo da ikusgai Donostiako Aiete Kultur Etxean. Bertan artistak azken urteetan egindako pintura eta eskultura lanak biltzen dira.
Margolan hauek abstrakzioa dute ardatz, formatu ertain eta handiko hogeita bederatzi koadroetan. Bere artelanetan kolorearen erabilera nabarmentzen da, baita artistaren begirada pertsonala ere. Pintzela, brotxa, espatula, trapuak, tinta industrialak eta disolbatzaileak dira bere lan piktorikoaren parte.
Beira-arasetan, ontzigileen teknikaren bitartez egindako hiru eskultura ikus daitezke. Erabiltzen dituen materialak ere bere lanak bezain anitzak dira. Zeramika eta portzelana, buztingilearen tornuarekin batera, eskulturen ardatz dira.
Pintura eta eskulturaz gain, erakusketa osatzeko, lan-prozesu esperimentalak ikus daitezkeen irudiak proiektatzen dira.
Figurazioaren munduan hasia, Keixetak hainbat urte daramatza abstrakzioaren esparruan. Artistak dio libreago sentitzen dela testurak eta materialak berez konbinatzen dituen lan horiek sortzeko, eta lan horietan garrantzitsuagoak dira bai koloreak, bai mihiseari buelta eman, etzan edo mugitu ondoren lortzen dituen formek, tintak artelanetik mugitzen dira, behin betiko forma lortu arte.
Berrogei urte baino gehiagoko ibilbideak estilo bat finkatzeko balio izan dio artistari, urteen poderioz eboluzionatu du, sorkuntza artistikoa sentitzeko eta pinturak eta eskulturak eskaintzen dizkioten baliabideak konbinatzeko modu bat islatuz.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian