Irailaren 29ra arte egongo da Ahalduntze Bertso Eskolan matrikulatzeko epea zabalik eta hurrengo egunean, hilaren 30ean, taldearen osaketaren berri emango dute.
Bertsozale Elkarteak bertso-eskola feministen zortzigarren edizioan izena emateko epea ireki du. Hala, Ahalduntze Bertso Eskolan parte hartu nahi duenak hilaren 29ra arte izango du aukera. Elkartaren webgunean dagoen formularioa betez.
Lanketa feminista du helburu eskolak: “Ahalduntze Bertso Eskola Feministaren bidez, plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi dira emakume bertsolariak”, azaldu du Bertsozalek.
Teoria, praktika eta talde dinamika uztartzen dira bertso-eskola hauetan: ikasturte osoan zehar saioetan parte hartzeko konpromisoa, esperimentazioa eta aniztasuna eta errespetua ditu oinarri. Hilean behin, larunbatez, izaten dira saioak Amasa-Villabonako Subijana etxean, 10:00etatik 14:00etara, baina izen-ematearen arabera, bi talde osatzeko aukera egongo balitz, talde bat Durangon elkartzea aztertuko da.
Izen-ematea
Irailaren 20tik irailaren 29ra arte (egun hori osorik barne) eman ahal izango da izena formularioa beteta. Ikasturte osorako edo hiru hilabeteka izen-emateko aukera ere egongo da. (urria-abendua/ urtarrila-martxoa/ apirila-ekaina). Antolatzaileek zehaztu dutenez, izen-emate ordena aintzat hartuko da, taldea osatzerakoan lagun kopurua gainditzen bada.
Taldearen osaketaren berri irailaren 30ean emango da, eta ordainketa bideratuko da, matrikula burututa (150 euro).
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian