Sektoreko profesionalei zuzendutako biltzarra irailaren 29an eta 30ean egingo da San Telmo Museoan, eta urriaren 1ean amaituko da Legazpiko Burdinaren Haranera eta Arantzazuko Santutegira bisitekin.
Museologiaren III. Topaketak museoen arloko profesionalak bilduko ditu Donostian, erakunde horien kontatzeko modu berriak eztabaidatu eta sakontzeko. Sektoreko profesionalei zuzendutako biltzarra irailaren 29an eta 30ean egingo da San Telmo Museoan, eta urriaren 1ean amaituko da Legazpiko Burdinaren Haranera eta Arantzazuko Santutegira bisitekin. Kontakizun berriak museoetan izango dira biltzar honen ardatz, eta horiek lantzeko penintsulako museoetako hogei bat arduradun eta zuzendarik parte hartuko dute.
Helburu nagusia museoek garai berrietara nola egokitu behar duten sakontzea da: egungo gizartearen irakurketa berriak eta etorkizuneko erronkak, askotariko planteamenduak generoaren inguruan, museoaren bizitzan parte hartzeko gonbidapena, normalean erakunde horietatik urrunduta dauden kolektiboei luzatzen zaiena; erakunde baten –museoaren– bidezkotasuna, hainbatetan zalantzan jarri izan arren, gure gizartean beti presente dagoena.
Museologiaren III. Topaketa ICOM (International Council of Museums –Museoen Nazioarteko Kontseilua) Estatu espainiarreko batzordeak antolatzen du San Telmo Museoarekin lankidetzan, museoen jarduerarekin eta lanbidearekin lotutako prestakuntza-ekintza gisa. 2015ean Madrilen egin zen eta 2018an Valentzian.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian