Oraingoan literatura eta idazketa izango dira ardatzak. Lekuak mugatuak izango dira. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko urriaren 28ra arte egongo da aukera ehuntze@gmail.com helbidera idatzita.
Aurten ere Gezi beltzak sormenezko idazketa tailerra antolatu du Metrokoadroka Sormen Laborategiak Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan, Gezi beltzak 2: espedizioa izenpean.
Azaldu dutenez, “Ehuntze espazioko proiektuetan sormenaren munduan murgiltzeko baliabideak proposatu ohi ditugu; kasu honetan, literatura eta idazketa izango dira ardatzak”.
Edonork idatz dezakela diote antolatzaileek baina, era berean, idazketa ikasi, entrenatu, praktikatu egin daiteke. “Testuen lanketarako ez dago formula bakar eta magikorik, baina entrenamenduak eta, batez ere, irakurketak, bidaide apartak izan daitezke. Ideia horietatik abiatuko gara idazketa tailer honetan; bertan edonork har dezake parte, ikasteko eta gauzak probatzeko prest baldin badago”.
Taldean ikasle bakoitzaren nahiak errespetatu eta zaindu egingo direla nabarmendu dute: “maila berean egongo dira zaletasun edo gozamen hutsez idatzi nahi dutenak, zein publikatu dutenak edo inoiz publikatzera iritsi nahi luketenak”.
Jakinahia gozamenarekin uztartuko dute: ariketa praktikoetan ez ohiko jolasak eta esperimentuak probatuko dituzte, pedagogia kreatiboenei loturik, ikasleek ahalik eta esperientziarik interesgarriena eta osoena izan dezaten, horretarako Oier Guillan antzerkigilea izango dute gidari.
Lantegian ere Jose Luis Otamendi, Danele Sarriugarte, Mikel Antza eta Mari Luz Esteban izango dira gonbidatu gisa.
Lekuak mugatuak izango dira. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: urriaren 28ra arte egongo da aukera ehuntze@gmail.com helbidera idatzita. Tailerra azaroaren 5ean abiatuko da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian