Gorputza izango da protagonista dantza garaikideari eskainitako jaialdi honetan.
Dantzan Tzan ekimenaren seigarren edizioa iristear da Gasteizera. Dantza garaikideari eskainitako jaialdian gorputza izango da protagonista, eta publikoak Euskal Herriko eta nazioarteko dantza proposamenez gozatzeko aukera izango du.
Ekitaldia Baratza Aretoak antolatu du, Arabako Foru Aldundiaren eta Montrealgo Quartiers Danses Jaialdiaren babesarekin.
Jaialdia ostiralean, urriak 28, hasiko da Barrundian, egitarau bikoitzarekin. Alde batetik, Lamajara Kolektiboak Almáciga lana aurkeztuko du eta izen bereko herriaren nortasuna, idiosinkrasia islatzen du. Bestetik, Ertza konpainiak O tempo diz taularatuko du, konpainiako zuzendari Asier Zabaletaren eta Mozambikeko bi gazteren arteko lankidetza da honakoa. Piezak denbora bizitzeko ditugun moduak aztertzen ditu, lengoaia koreografiko urbanoak, tradizionalak eta garaikideak uztartuz. Hitzordua Barrundiako kiroldegian izango da 20:00etan, doako sarrerarekin.
Larunbatean, berriz, Pauline Gervais dantzariaren hiru pieza labur ikusi ahal izango ditugu: Human tripod, herbert eta Echo. Gervais Kanadako promesa gaztea dela dio antolakuntzak. “Haren bisita Euskadi-Quebec lankidetza-esparruaren barruan egiten da, Euskal Herriko zenbait konpainia Quartiers Danses jaialditik igaro ondoren”.
Jaialdia urriaren 30ean amaituko da, eta egun horretan, mugimendu bizia egongo dela iragarri dute antolatzaileek. Programazioa hirukoitza izango da Ikigai, Royal Cloud eta Jone Amezaga eta Manu Gaigne bikotearen eskutik. Ikigai taldeak Nakamas eta Komorebi dantza ikuskizuna taularatuko du. Ondoren, Royal Cloud, dantza urbanoa, impro, gazteria eta energia izango dira. Bukatzeko Jone Amezaga eta Manu Gaigneren Remedios Vals pieza ikusteko aukera egongo da.
Jaialdian, gainera, Pauline Gervaisek masterclass bat eskainiko du Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioan, eta Un recorrido por las posibilidades tecnológicas de la realidad inmersiva para la danza y las artes en vivo” mahai-ingurua ere antolatu dute, besteak beste.
Dantzan Tzan Festen ikuskizunetarako sarrerak eskuragarri daude jada www.salabaratza.com webgunean. Aldez aurreko sarrerak 8 euroko prezioa du (10 euro leihatilan). Ostiraleko eta larunbateko emanaldiak 20:00etan izango dira eta igandekoak 19:00etan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian