Kolektiboak abenduaren 2an kaleratuko duen disko-liburuaren aurrerapen kanta da Loti (h)errena. Abestian parte hartu dute Maite Larburuk, Rafa Ruedak, Iker Laurobak eta Ander Zulaikak, besteak, beste.
Duela bi urte Zart kolektiboak bere lana inoiz baino beharrezkoagotzat jo zuen eta harez geroztik, gainditu gabeko ikasgai bat zuen: “kolektiboa osatzen duten pertsona guztien artean lan bateratua sortzea”. Xede horretatik, hain zuzen ere, jaio da Loti (h)errena, Durangoko Azokaren atarian argitaratuko den disko-liburua. Gaur, berriz, haren aurrerapen kanta aurkeztu du kolektiboak.
Lan berriari izena ematen dion singlea da Loti (herrena). Loa bezalako gai unibertsal batekin “jolastea” helburu duen eta 0-100 urte bitartekoei zuzendutako bidai musikal-literarioaren aurkezpena da, hain zuen ere. “Loti (h)errena, oro har, modu kolektiboan amets egiteko gonbidapena” dela dio kolektiboak.
Disko-liburua osatzen duten soinu-pieza guztiak Garate estudioetan grabatu dira, Martxel Arkarazorekin, eta horietako bakoitzean Zart osatzen duten artista ezberdinek hartu dute parte: Harkaitz Cano, Mikel Urdangarin, Maite Larburu, Rafa Rueda, Iker Lauroba, Lou Topet, Elizabeth Macklin eta Naiara Egimendia.
Loti (h)errena aurrerapen kantaren kasuan, Maite Larburuk jarri dio letra, ahotsa eta biolina, eta Rafa Ruedak (gitarra), Iker Laurobak (kontrabaxua) eta Ander Zulaikak (kutxa eta platertxoak) ere hartu dute parte. Abestiak, gainera, taldeko hainbat kideren koruak ditu: Iker Lauroba, Lou Topet, Rafa Rueda, Elizabeth Macklin eta Naiara Egimendiarenak.
Kanta entzungai dago plataforma digital nagusietan eta izen bereko disko-liburua abenduaren 2an egongo da salgai.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian