1.250 bertsozale elkartu dira Bañueta kiroldegian; gaur hasi da finalaurrekoen bigarren itzulia.
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Amurrioko Bañueta kiroldegian eta 1.250 lagunen aurrean. Finalaurrekoen bigarren itzuliko lehena izan da asteburuko saioa.
Beñat Vidal Gurrutxaga gai-jartzailearen atzetikn sartu ziren kiroldegira bertsolariak zozketak erabakitako ordenan: Miren Artetxe Sarasola, Oihana Iguaran Barandiaran, Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Alaia Martin Etxebeste eta Onintza Enbeita Maguregi. Hala, ariketa guztiak egin ondoren Alaia Martinek lortu zituen puntu gehien, 676 puntu. Hurrenez hurren, horrela geratu ziren puntuazioak: Aitor Bizkarra 651,5; Oihana Iguaran 632,5; Onintza Enbeita 632,5; Agin Laburu 624; eta Miren Artetxe 595,5.
Bertsolariek egin beharreko ariketak aldatu ziren aurreko fasetik. Hauek izan ziren larunbatean egin zuten eta hurrengo bi saioetan egin beharko dituztenak: ofiziotan hamarreko txikian, zortziko handian eta zortziko txikian, eta ganbarako lanean bi puntu-erantzun eta bakarka hiruna bertso.
Epaimahaia hurrengoek osatu zuten: Ainhoa Sarasua Lascaray, Aitor Jimenez Tolosana, Amaia Otxotorena Gamio, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Mirari Azula Aurrekoetxea, Nerea Bruño Artazkoz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan Joxe Mari Altuna Berridi eta Itziar Basterretxea Olarreaga.
Hurrengoak, Baionan eta Bilbon
Bigarren itzuliko lehenengo saioa izan zen larunbatekoa eta beste bi geratzen dira: bata, azaroaren 26an Baionan jokatuko da; bestea, abenduaren 3an Bilbon. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian