Lanak urtarrilaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira. Sari honek euskal kultura zabaldu eta sortzaile gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzea du helburu.
Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zinema Bilerak Benito Ansola Sarietara ikus-entzunezko proiektuak aurkezteko deialdia zabaldu dute 2023ko urtarrilaren15e arte. Sariak 18 eta 36 urte bitarteko gazteen lanak sustatzea du helburu, eta irabazleak 3.000 euro jasoko ditu. Horretaz gain, lan irabazlea 2023ko Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko da jendeaurrean.
Deialdi honetara askotariko formatuetako lanak (fikzioa, sorkuntza, animazioa, dokumentala…) aurkez daitezke. Baina hori bai, originalak izan behar dira; hau da, inon argitaratu gabekoak eta ezta beste inondik moldatuak ere. Horretarako, sariaren oinarrietan agertzen diren baldintzak bete beharko dituzte parte-hartzaileek eta aurkezten dituzten lanek.
Aurtengo edizioko epaimahaia Izaskun Urkijo eta Maider Oleaga zinemagileek osatuko dute. Lan guztien artean hiru finalista hautatu eta otsailean egingo den online Pitching saio baten ondoren izendatuko da lan irabazlea.
Ondoren, 2023ko Lekeitioko Euskal Zine bileran proiektuaren aurkezpen bat egingo du sarituak, Benito Ansola sariari eskainitako espazioan. Benito Ansola sariaren helburua euskal kultura zabaldu eta sortzaile gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzea da.
Parte hartu nahi dutenek kultura@topagunea.eus helbidera bidali beharko dituzte lanak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian