Album berriaren aurkezpenaren atarian, abeslari donostiarrak bere kanturik dantzagarriena argitaratu du. Singlea, Barbara Fernandezek zuzendutako bideoklip ikusgarri batekin dator.
Sara Azurza donostiarrak bere album berriaren bigarren aurrerapena argitaratu du gaur. Diskoari izena ematen dion abestia da Hemen berriro, eta, aldi berean, ezberdina eta dantzagarriena, poparen eta elektronikaren artean mugitzen baita.
Abestia, gainera, Zea Mays eta Bulego bezalako euskal artistekin aurretik egindako lanengatik ere ezaguna den Barbara Fernandezek zuzendutako bideoklip ikusgarriarekin dator. Madrildarrak, bere taldearekin batera, bi pertsonen arteko maitasunaren lehen urrats lotsatiak eta fase honetan agertu ohi diren beldurrak transmititzea lortu du.
Album berria urtarrilaren 27an argitaratuko da eta aurkezpen kontzertua otsailaren 10ean izango da Donostiako Lugaritz Kultur Etxean.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian