Denetara 18 gidoi jaso dituzte edizio honetan. Hauetatik zortzi euskaraz izan dira. Antolatzaileen arabera, aukeraketa zaila izan da aurkeztutako gidoien kalitate onagatik.
Lutxo Egiak Hamalau lanagatik irabazi du euskarazko saria eta Iñigo Cobok Canciones tristes para gente alegre gaztelaniazko lanagatik. Ez da lehen aldia aurtengo irabazle bi hauek saria eskuratzen dutela. Egiak 2016an irabazi zuen euskarazko testu batekin eta Cobok 2017an egin zuen gaztelaniazko antzezlan bati esker.
Denetara 18 gidoi jaso dituzte Cafe Bar Bilbao Sariaren 20. edizio honetan. Hauetatik zortzi euskaraz izan dira. Antolatzaileek adierazi dutenez, “aukeraketa zaila izan da aurkeztutako gidoien kalitate onagatik”.
Euskarazko gidoi irabazlea Tartean Teatroaren laguntzarekin irakurketa dramatizatua formatuarekin eszenaratuko da Bilboko Lautan Hiru Jaialdian otsailean. Gainera, Pabellon 6ko Antzerki Laburreko jardunaldietan ere taularatuko da, ohiko antzerki formatuan.
Lutxoren Hamalau gidoian eraikin bat ageri da hiri batean. Hamalaugarren solairua da eta bertan terraza bat dago. Gizon bat dabil batetik bestera terraza horretan. Notarioa da eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela. Absurduaren baitan koka genezakeen komedia da euskarazko gidoi irabazlea. Ez da suizidioari buruzko lan bat, testuinguruan hura egon arren. Giza-kondizio korapilotsuari begiratzeko nahi bat dago egilearen hitzetan, alde biri bereziki: alde suntsitzailea eta alde autosuntsitzailea.
Coboren Canciones tristes para gente alegre gidoiak, berriz, aspaldian, gaztetan, harreman afektiboa izan zuten bi pertsonen enkontrua kontatzen digu. Hainbat urte pasa eta gero elkarri galdetzen diote ea zenbat eta zertan aldatu diren. “Antzezlan laburra, arina, dramatik alde egiten saiatzen dena, umoretsua batzuetan eta xamurra betiere. Topaketa horretan pertsonaiek haien bizitzari buruz hausnartuko dute eta saiatuko dira onartzen haien arrakastak eta porrotak”.
Dramaturgo hasiberriak
Teatro Laburreko sari honen ezaugarri nagusia formatu txikira egokitzen diren antzezlanak laguntzea da. Hau da, antzezlanaren beharrizan teknikoak eta artistikoak txikiak izan behar dira eta, banaketa eta ekoizpen errazekoak. Honekin batera, sari honen beste xedeetako bat dramaturgo hasiberriak laguntzea eta antzerkiaren munduan murgiltzen animatzea da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian