Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatzen dute urtero saria. Lanak martxoaren 1etik maiatzaren 31ra jasoko dira.
Mikel Zarate Haur Literaturako Sariaren hamahirugarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago. Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatu dute saria Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hala, lehiaketan parte hartu nahi duten Lehen Hezkuntzako ikasleek (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkeztu beharko dituzte, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita aurkeztu behar dira lanak: gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50. Hiru ale bidali beharko dira helbide honetara: Lezamako Udala, Mikel Zarate Saria; Aretxalde, 1; 48196 Lezama.
Testuekin batera, eta agirian idazlearen nortasuna azaldu gabe, gutunazal itxi bat bidali beharko da, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena, eta, barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.
Lanak maiatzaren 31ra arte bidali beharko dira. Epaimahaia Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatuko dute eta ekainaren 30ra arte izango dute erabaki bat hartzeko epea. Sari bakarra dago Mikel Zarate Sariketan, 3.000 eurokoa, eta Elkarrek irabazlearen lana argitaratu egingo da.
Argibide gehiagotarako liburutegia@lezama.org edo liburuak@elkar.eus helbideetara idatzi daiteke edo 944556126 eta 943310267 telefono zenbakietara deitu.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian