Erakusketa apirilaren 16ra arte bisitatu ahal izango da Lau Pareta aretoan, asteartetik igandera, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Donostiako Tabakalera zentroak Mar de Dios artista bilbotarrak egindako zeramikazko eskulturak biltzen dituen Batzuk izeneko erakusketa zabaldu du. Ane Lekuona ikerlari hondarribiarra da Lau Pareta aretoan kokatzen den erakusketaren komisarioa, eta elkarrekin solasean ari diren objektuak biltzen ditu. Ziurtasunetik, ikasitakotik eta espero daitekeenetik aldentzen diren objektuak dira eta, kontrara, ezberdintasuna, ustekabea edo ezin izendatu daitekeen edertasuna bilatzen dutenak.
Proposamen honekin, Tabakalerak programazio-ildo berri bat inauguratu du, euskal testuinguruaren komisario eta sortzaile berriei plataforma bat eskaintzen diena, eta sorkuntzari laguntzeko helburua duena. Hala, ekimen honen lehen erakusketa da Batzuk, urtero tokiko testuinguruko euskal artistek komisariatu eta sortutako erakusketa bat proposatuko duen egitasmoa, hain zuzen ere.
Lekuonaren hitzetan, “Batzuk erakusketak ezagunaren esparrua zabaltzea bilatzen du, beste fikzio eta irudikapen posible batzuk irudikatzea, eta pentsamendua sortzeko beste modu batzuei buruz hausnartzera gonbidatzen du. Erakusketa hau gorputzaren ohiko abiadura moteltzeko eta beste iruditeria posible batzuk aktibatzeko gonbidapena da”.
Jarduera-programa
Erakusketaren inguruan bisita gidatuak eskainiko dira, otsailaren 22an eta martxoaren 22an, eta arte tailerra familientzat, apirilaren 15ean. Izen-emateak laster zabalduko dira ohiko kanalen bidez.
Erakusketa apirilaren 16ra arte bisitatu ahal izango da Lau Pareta aretoan, asteartetik igandera, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian