Boskote bizkaitarren kantuetan folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, country-rock, elektro-pop-triki, world-fusion, balada, flamenkoa, mex, fandangoa, a capella edota ambient doinuak entzun daitezke, besteak beste. Bideoklipa Iker Villak zuzendu du eta Onintza Enbeita bera eta Ana Goitia kazetaria ageri dira bertan.
Berrizen sortu zen iaz Eneritz Gorritxategi, Edurtzeta Ania, Markos Murillo, David Vallejo eta Peio Agirre musikariek sortutako Haize-arrosa izeneko taldea. Boskote berri honen musika koloreak askotarikoak eta pluralak dira, baina ez da ari haize-orratzak markatzen duenaren arabera. Ongi hausnartutako erritmoak landu dituztela nabarmendu dute, izan ere, eskarmentu handiko musikariez osatuta dago talde berria, 1990eko hamarkadako Ene Bada taldean aritutakoak gehien bat, eta askatasunetik ateratako erritmoak landu dituzte. Folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, country-rock, elektro-pop-triki, world-fusion, balada, flamenkoa, mex, fandangoa, a capella edota ambient dira entzun daitezkeen doinuetako batzuk.
Tortolaraino aurkezpen kantuari dagokionez, Onintza Enbeitak idatzi du letra eta mezua argigarria dela dio taldeak “tortolaraino gaude”.
Haize-arrosa dantzarako eta hausnarketarako gogoarekin dator. Tortolaraino abestiak bete-betean elektro-pop-trikira garamatzala diote, “udaberria ongi pasatzeko gonbite alaia”.
Bideoklipa Iker Villak zuzendu du eta Onintza Enbeita bera eta Ana Goitia kazetaria ageri dira bertan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian