Martxoaren 30ean, osteguna, 19:30ean, Hertzainak taldeko abeslari ohiak bere azken diskoa aurkeztuko du: “Gari & Maldanbera Zuzenean”. Sarrerak salgai daude jada Antzokiaren webgunean.
Milaka lagun bildu dituen Hertzainak taldearen azken kontzertuen ondoren, Garik Gasteizko Principal Antzokian eskainiko du emanaldia martxoaren 30ean, arratsaldeko 19:30ean. Maldanbera taldearekin batera igoko da oholtzara eta zuzeneko bere azken diskoa aurkeztuko du.
Ordu eta erdiz, gutxi gorabehera, musikariaren abesti ezagunenez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Horien artean, dagoeneko gure bizitzako soinu-bandaren parte diren kantuak, hala nola Amets, Esperantzara kondenatua, Amapola, Eguzki Berritan Zaude, Zaharra Zara Bilbo… Horiek guztiek kontzertu honen errepertorioa osatuko dute.
Izan ere, Legazpiko musikariak Alex Alonso (bateria eta programazioak), Oier Aldekoa (baxua, teklatua eta ahotsak) eta Miguel Moyano (gitarra, teklatua, programazioak eta ahotsak) izango ditu alboan oholtza gainean.
Gasteizko kontzertuaz gain, Gari & Maldanbera taldeak beste hainbat kontzertu eskainiko ditu hurrengo asteetan. Besteak beste, Deustun (martxoaren 17an), Ultzaman (martxoaren 24an), Azpeitian (apirilaren 21ean), Orion (apirilaren 29an), Gernikan (maiatzaren 13an) eta Bilboko BBK Aretoan (maiatzaren 26an). Legazpikoak laster zuzeneko gehiagoren datak emango dituela ezagutzera iragarri du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian