Euskarazko antzerki proposamenak apirilaren 25era arte bidali ahal izango dira Azpeitiko udaletxeko harrerara, Kultura Bulegora edota modu elektronikoan. Izena ematerako orduan, antzerki obraren aurkezpena, sinopsia, fitxa teknikoa zein artistikoa eta material grafikoa aurkeztu beharko dira.
41. Euskal Antzerki Topaketak egingo dira aurtengo azaroan, Azpeitian eta bertan parte hartu nahi duten antzerki taldeek beren proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte gaurtik apirilaren 25era bitartean. Antolatzaileek azaldu dutenez, “deialdian parte hartu nahi duten taldeek beharrezkoa izango dute Euskal Herrikoak izatea eta antzezlan berria euskaraz izatea”.
Izena ematerako orduan, antzerki obraren aurkezpena, sinopsia, fitxa teknikoa zein artistikoa eta material grafikoa aurkeztu beharko dira eta eskaerak, Azpeitiko udaletxeko harreran, Kultura bulegoan edota modu elektronikoan egin beharko dira. Proposamen guztiak, apirilaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira eta aukeratutako obrak Euskal Antzerki Topaketetan taularatuko dira, udazkenean.
Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako 943 157 068 telefonora deitu ahal izango dute ineteresa dutenek edo kultura@azpeitia.eus helbidera idatzi.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian