Idazle gazteek ekainaren 30era arte izango dute euren proiektuak aurkezteko epea zabalik.
Egun batzuk dira Elkar argitaletxeak Olatz Mitxelenak Harrain hezur bat eztarrian liburua argitara eman zuela. 24. Igartza Bekaren irabazlea da Oiartzungo idazlea. Lizar Begoñak, berriz, Itzalkinak eguzkitan eleberri proiektuarekin jaso zuen iazko irailean, 22. edizioko Igartza saria eta liburua ontzen ari da jada. Gaur, berriz, 26. deialdiko oinarriak aurkeztu dituzte ekimenaren antolatzaile diren Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak.
Euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz sortutako beka da gaur aurkeztutakoa. “Ibilbide honetan, euskal literaturaren eremuan izena eta izana lortu du idazle gazteentzako Igartza Literatura Bekak”, nabarmendu dute antolatzaileek.
XXVI. edizioan parte hartzeko baldintza nagusiak hauek dira: 35 urte baino gutxiago izatea, aurretik lan argitaraturik izatekotan helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea, aurreko edizioetako Igartza Beka sariaren titularra ez izatea, narratibako lanak izatea -eleberria edo ipuin-bildumak- eta lanak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izatea.
35 urte baino gutxiago duten idazle gazteentzako Igartza literatura bekak bi hitzordu nagusi izaten ditu urtean; bata liburu irabazleak argia ikusten duenean eta bestea bekaren irabazlea jakinarazten denean. Izan ere, bekaren irabazlea jakitean honek ia urtebeteko epea izaten du proiektua garatu eta ontzeko.
XXVI. ediziorako epaimahaia Irati Jimenez, Garazi Kamio eta Aintzane Usandizaga idazleek osatuko dute. Proiektuak, 2023ko ekainaren 30a arte bidali ahal izango dira, bi bide hauetako bat erabiliz: udaletxeko sarreran erregistro ofizialean aurkeztuta, horretarako eskaria betez edo www.beasain.eus atariaren bidez. Jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien artean irabazlea zein den 2023ko irailean erabakiko du epaimahaiak. Bekaren diru kopurua 6.000 eurokoa izango da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian