Emakume artista baten lehen lana izango da Artiumen inguruan, izan ere, Chillida, Oteiza, Serra eta Basterretxearen lanak, besteak beste, bertan kokatuta daude jada.
Esther Ferrer (Donostia, 1937) artistaren Números primos artelana Gasteizko Artium Museoaren barruko plazan birkokatzeko lanak hasiko direla iragarri dute. Prozesu osoan zehar Ferrerrek parte-hartze zuzena izan du. Gainera, artistak lan-jardunaldi bat izan du gaur Gasteizen, Udaleko teknikari eta arduradunekin, Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze eta Arkitektura Zerbitzuetako arduradunekin eta Artium Museoko Bildumaren eta Publikoen lantaldeetako arduradunekin, pieza kokaleku berrian instalatzeko prozesua zehazteko.
Obra berregiteaz gain, egitasmoak, beste helburu batzuen artean, Números primos obra suspertu eta modu egokian kontserbatuko dela bermatu nahi du, hiriko espazio publikoetan instalatutako artelanen artean enblematikoenetako bat baita. Tamaina handiko pieza da Ferrerena, zeramikazko 10.000 pieza baino gehiagoz osatua, honetan artistak zenbaki lehenen seriazioarekin lan egiten du, bere ekoizpenean behin eta berriz errepikatzen den gaia.
Kokapen berriak, gainera, bisitariak bertan elkartu ahal izatea eta performance praktikei lotutako programa artistikoak egitea erraztuko du. Ildo horretan, Gasteizko museoak obra bere testuinguru arkitektonikoan eta, bereziki, museoaren programa publikoetan integratzen lagunduko duten hainbat jarduera egiteko asmoa agertu du.
Emakume artista baten lehen lana izango da Artiumen inguruan, izan ere, Chillida, Oteiza, Serra eta Basterretxearen lanak, besteak beste, bertan kokatuta daude jada.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian