Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan ikusi du argia liburuak eta zaurgarritasunaren ulerkerari buelta bat eman dioten hainbat hausnarketa feminista jaso ditu egileak.
Bollera identitatearen inguruan egituratuta dago Eva Perez-Pons idazlearen (Lemoa, 1996 Erresistentziarako gorputzak: bollerak saiakera. “Bollera identitateak azken batean tresnak ematen dizkigu patriarkatuari aurre egiteko”, azaldu du egileak. Perez-Ponsek Gaur aurkeztu du liburua Donostian, Susa argitaletxearen eskutik eta zaurgarritasunaren ulerkerari buelta bat eman dioten hainbat hausnarketa feminista jaso ditu; Euskal Herriko Lesbiana Feministen Mugimenduaren hastapenak biltzen ditu, gaur eguneko bolleren borrokaren erroak eta sinergiak nondik datozen hobeto ulertu ahal izateko; eta heterosexualitatearen analisi teorikoa egiten du.
Horrez gain, idazle lemoarrak normaren parte izateko edo hierarkia sexualarekin apurtzeko posizioak aztertzen ditu, eta subjektua beste era batera ulertzeak parte-hartze politikorako planteamendu berriei bidea irekitzen diela proposatzen, ekintza zuzen ez-biolentoaren erabilera erresistentzia kolektiborako tresna gisa lehenetsiz.
Perez-Ponsek Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzan gradua egina du eta Ikasketa Feministen eta Generokoen Masterra egiten ari da. 2020an Zaharkitze programatua poema bilduma kaleratu zuen Erein argitaletxearen eskutik, honetan, gai “deserosoak” jorratzen ditu, hala nola gutizia edo mendekotasunak eragindako indarkeria pasiboa.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian