Hamaikagarren edizio honek poesia errezitaldiak, musika, poesia lehiaketak, erakusketak, dantza eta lantegiak eskainiko ditu, besteak beste, adin guztietako jendearentzat.
Araban poesia hedatzeko eta poesiaren eta gizarte-ehunaren arteko lotura sortzeko asmoz, aurten ere Poetak Maiatzean jaialdia antolatu du Hunkitu Arte elkarteak, maiatzaren 2tik 28ra bitartean.
Elisa Ruedak zuzentzen duen jaialdi honek hamaika urte egingo ditu aurten eta edizio honen programazioaren xehetasunak aletu ditu Gasteizko Montehermoso kulturunean egin duten aurkezpenean. “Egitarauak adin guztietarako poesia-errezitaldiak, musika, olerki-lehiaketak, erakusketak, dantza, tailerrak… jasotzen ditu”. Bertan izango diren izenen artean, hauek nabarmendu nahi izan ditu: Aurora Luque, Pedro Guerra, Sole Jimenez, Arcano, Anari eta Marwan.
Bere aldetik, kultura zinegotzi Estibaliz Cantok adierazi duenez, “maiatzaren 2tik 28ra bitartean, Gasteiz poesiaren hiriburu bihurtuko da eta oso emanaldi aberasgarriak eskainiko dizkiguten nazioarteko artistak izango ditugu gure artean. Gasteiztarrak gonbidatu nahi ditugu guztiok garaile izango garen jai honekin bat egitera”. Gainera, jaialdiari eta bultzatzaileei zuzendutako olerki batzuk eskaini nahi izan dituzte.
Poetak Maiatzean jaialdiak Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Vital Fundazioaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren babesa jaso du.
Informazio gehiago: https://poetasenmayo.com/
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian