Ekimenean parte hartzeko formularioa bete beharko dute euren proposamena bidali nahi duten eragileek. Horretarako epea apirilaren 21ean amaituko da. Ondoren, lantaldetik jarriko dira zuzenean harremanetan eragile horiekin.
Kilometroak 23ren markoan, 12 orduz Erriolan ekimena antolatu dute datorren maiatzaren 6rako, larunbata. Goizeko 11:00etan abiatu eta 23:00etara euskara ardatz izango duten arte diziplina desberdinetako emanaldiak programatuko dituzte Lehendakari Agirre plazan (Linon) sortuko diren hainbat espaziotan.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez ekimena parte-hartzailea izango da, “herriko, eskualdeko eta bailarako sortzaileei oholtza bat eskaintzea da gure asmoa. Margolariek, dantzariek, musikariek, kontalariek, antzezleek, malabaristek… guztiek izango dute tokia bertan”. Gainera, adierazi dutenez, “diziplinetan ez ezik, artista zein publikoaren adinari dagokionean ere aniztasuna bilatu nahi dugu”.
Parte hartzeko kilometroak.eus webguneko agenda atalean dagoen formularioa bete beharko dute euren proposamena bidali nahi duten eragileek. Horretarako epea apirilaren 21ean amaituko da. Ondoren, lantaldetik jarriko dira zuzenean harremanetan eragile horiekin.
12 orduz Erriolan ekimena Orereta Ikastolako komunitatea aurtengo Kilometroak festaren harira urte osoan zehar antolatzen ari den ekitaldietako bat da. Antolatutako programazio osoa urriaren 1ean ospatuko den jaiarekin amaituko da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian