Nafarroako Gobernuaren arabera, guneak kontserbazio-egoera aproposa du Nafarroan Kristo aurreko 1. milurtekoa ezagutzeko, baita lekua euskal lurraldea egituratuko zuen oppidum gotorleku nolatan bihurtu zen jakiteko ere.
Nafarroako Gobernuak Irulegiko Multzoa (Arangurengo Ibarra) kultur intereseko ondasun izendatzea erabaki du. Gune arkeologiko hori gazteluaren arrastoek eta Brontze Erdialdetik Burdin Aroaren amaierara arteko habitat protohistorikoak osatzen dute. Bertan, antzinako kastroa edo erromatarren garaiaren aurreko gotorlekua eta aurrekastroa daude.
Kultura eta Kirol Departamentuak azaroan abiarazi zuen multzoa kultur intereseko ondasun izendatzeko lanak eta joan den martxoaren 31n Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeak aldeko txostena aurkeztu zuen.
Gobernuaren arabera, guneak kontserbazio-egoera aproposa du Nafarroan Kristo aurreko 1. milurtekoa ezagutzeko, baita lekua euskal lurraldea egituratuko zuen oppidum gotorleku nolatan bihurtu zen jakiteko ere.
Izendapenak multzoa babesteko neurrien ezarpena dakar, adibidez, egungo erabileren iraunkortasuna, bideak hobetzeko edota landaretza garbitzeko eta zuhaiztia gardentzeko zereginekin lotutako baimenen aurretiko kontrol arkeologikoa. Gainera, esparru mugatuan eginiko esku-hartze orotan Kultura eta Kirol Departamentuaren aurretiko baimenarekin kontatu beharko da eta Aranguren Ibarreko Udalak ingurunea babesteko hirigintza antolamendu-baliabideak idatzi edo egokitu beharko ditu. Horrez gain, Arkeologia-gunearen kultura eta ingurumen erabilera sustatuko da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian