Jaialdia maiatzeko hiru astetan zehar egingo da eta emanaldiak ostegunetik igandera izango dira. Jaialdia ohi bezala, hiriko hainbat taberna eta espaziotan izango da.
Donostia Kulturak, kultur etxe sarearen bitartez, Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren edizio berri bat aurkeztu du. Hogeita bigarren edizioa izango da maiatzaren 4tik 21era bitartean egingo dena. Ohikoa den bezala, formatu txikiko antzerki ikuskizunen askotariko proposamenak osatuko dute programa, hiriko antzerki programazioa herritarrei eta batez ere publiko gazteenari hurbiltzeko helburuarekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, “jaialdi honen xede nagusia da askotariko antzerkia zabaltzea bai haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari ere”.
Jaialdi honen bereizgarria da antzezpenetarako oso ohikoak ez diren agertokietan emanaldiak programatzea. Alabaina, agertoki horiek publikoarengandik hurbil dauden espazioak eta lekuak dira, adibidez, tabernak, eta, gainera, ideia eta formatu berriekin esperimentatzeko bidea ematen dute. 31. edizioren ondoren, Poltsiko Antzerki Jaialdiak ikuslego finkoa duela nabarmendu du antolakuntzak eta urtero jarraitzaile gehiago erakartzen ditu.
Poltsiko Sorkuntza saria
Edizio honetan ere Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XIII. deialdiko obra irabazlea ere ikusteko aukera egongo da: Nomofobikak konpainiaren Kris eta Krash ile-apaindegia antzezlana.
Jon Martinez Txiki–ren Euskaldunen jatorria, historia ta irria ikuskizuna ere finalista izan zen azken sariketan eta edizio honetan estreinatuko du donostiarrak.
Egitarauari dagokionez, aipatutako Kris eta Krash ile-apaindegia obra eta Jon Martinez Txiki–ren Euskaldunen jatorria, historia ta irria bakarrizketaz gain, Pein Treren Verdades como puños, Veintiuno Diego Peñarekin, Amelie La Magaren Más magia, Tartean Teatroaren Ez dok Ero (desentxufatua) eta Lo mejor de Jon Zabal.
Antzerkia, umorea, magia, mentalismoa, bakarrizketak, musika… Horiek izango dira, hain zuzen, jaialdi honen osagai nagusiak, eta gaurkotasuneko gaiak oholtzaratuko dira, kritika eta transgresioa nahasita, bizi dugun munduari buruzko ikuspegi desberdina eskaintzeko.
Jaialdiko azken ostiralean, Convent Gardeneko criptan egingo den festan, Demode Quarteten EPA, publiko guztiarentzako umorez betetako ikuskizun musikala, eta Albina Stardust & Divina Comediaren Drag Show-a ikuskizunak izango dira.
Ikuskizun guztietarako sarrerak doan izango dira edukiera bete arte.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian