Aurten bigarren urtez jarraian, mundu osoko kideekin hartu-emana izango da San Telmo museoako elizan egingo den Mintzodromoan. Hortaz, munduko Mintzalagun eta euskaltzale guztiei dei egin nahi izan diete antolatzaileek.
Euskal Herriko mintzalagunen festa nagusia egingo da maiatzaren 27an, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian: Donostian. Euskaltzaleen Topagunea da ekimen honen antolatzailea eta adierazi duenez, “Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko aukera paregabea izango dute. Oro har, euskaltzale guztiak ospakizunean parte hartzera gonbidatuta daude. Mintzapoza elkarrekin praktikatzen jarraitzeko eta komunitatea trinkotzeko hitzordua izango da”.
Aurten 30 urte beteko dira Euskal Herrian lehen Mintzapraktika egitasmoa abiatu zenetik. Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartea izan zen lehen pauso hura eman zuena, gerora hainbesteko mugimendua ekarri duen pausoa. 1993ko abenduan izan zen: “sei Bagerakide eta euskaltegietan ikasten ari ziren beste sei lagun elkartu eta juxtu hortxe sortu zen txispa!”, azaldu du Topaguneak.
Egitarauari dagokionez, aurten bigarren urtez, mundu osoko kideekin hartu-emana izango da San Telmo Museoako elizan egingo den Mintzodromoan. Hortaz, munduko Mintzalagun eta euskaltzale guztiei dei egin nahi izan diete antolatzaileek. Parte hartzeko izen-emate galdetegia bete beharko da.
Mintzodromoa amaitutakoan esker emate ekitaldia izango da. Bertan Mintzalaguna, Mintzanet eta Jalgi Hadi mundura komunitateek parte hartzaileak omendu eta eskerrak emateko baliatuko dute ekitaldia.
Egitaraua

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian