Sarrera doan izango da eta gonbidapenak dagoeneko eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Bihar, 11:30ean hasiko da Eskolartekoa Iurretako frontoian, eta saioa amaitutakoan mokadua eskainiko da; bertaratutakoen artean zozketa bat ere egingo dela iragarri dute antolatzaileek.
Bihar, ekainak 3, jokatuko da Euskal Herriko Eskolartekoa Iurretako Kepa Arroitajauregi frontoian eta dagoeneko oholtza gainean lehian arituko diren hamar bertsolari gazteen zerrenda eman du ezagutzera Bertsozale Elkarteak. Gipuzkoatik June Aiestaran eta Danel Etxeberria ariko dira; Nafarroatik Kattin Madariaga eta Eki Mateorena; Arabatik Maddi Agirre eta Sabin Abarrategi; Bizkaitik Haizea Telleria eta Ixone Asategi; eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ordezkariak Haira Aizpurua eta Ibai Lekuona izango dira.
Bertsozaleren arabera, “giro politean jokatu dira Euskal Herri osoan Eskolartekoak, bai kanporaketak eta baita finalak ere. Horregatik, Iurretako finalean ere herrialdeetan izandako giro beroa izatea espero dugu”.
Gonbidapenak
Sarrera doan izango da eta gonbidapenak dagoeneko eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Bihar, 11:30ean hasiko da Eskolartekoa Iurretako frontoian, eta saioa amaitutakoan mokadua eskainiko da; bertaratutakoen artean zozketa bat ere egingo dela iragarri dute antolatzaileek.
Anttonmari Aldekoa-Otalorak jantziko dio txapela txapeldunari; txapeldunordeari, berriz, Bertsozale Elkarteko lehendakari taldeko Xabi Igoak emango dio saria. Bestelako sariak ere izango dira, parte hartzaile guztientzat.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian