Une honek beste poesia molde bat behar duela dio Jose Luis Otamendik eta horren ondorioa da, hain zuzen ere, eskuartean dugun Disoluzio agiriak (Susa) poema
liburua. Azpeitiarrak bizi ditugun garai aldakorrek sortutako galderak plazaratu ditu bilduma honetan, eta galdera horiek egiteko, poesia molde berri bat bilatu du, betiko Otamendi izateari utzi gabe.
Zahartzen ari den gorputz baten kezkak, minak eta grinak ageri dira poemotan, giro politiko eta sozialari erreparatzen dion gorputz bat, bera baino lehenago zahartutakoen zaintzaren bidez etorriko zaiona ikusten duena.
Bost urte dira Kapital publikoa liburua argitaratu zuenetik, baina idazlearen hasierako poemetako samurtasuna eta surrealismoa berriro ere ageri dira Disoluzio agiriak poema liburuan, urteek eman dioten aberastasun teknikoarekin.
Liburua zazpi ataletan banatu du Otamendik, horietan 39 poema bildu ditu denetara.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian