Berdearaba argazki-erakusketa ireki dute Gasteizko Independentzia kalean, Arabako lurraldean sustatutako hamar jarduera berriztatzaile eta jasangarriak ezagutarazteko asmoz.
Proiektua Fotogasteiz hiriko argazkilarien elkarteak sortu du eta martxoaren 10era arte martxan dagoen Asteklima, EAEko Klima-aldaketaren astearen jardueretako bat da.
Erakusketa hilaren 9ra arte Independentzia kalean egongo da; Horren ostean, Loma jeneralaren plazan ikusteko aukera egongo da martxoaren 14ra arte.
“Istorio horien protagonistak jakitun dira keinu txikiek mundua aldarazten dutela. Haien jardunak eredu izan badira”, adierazi du Berdearaba Kontzientziako zuzendari Gustavo Bravok.
Javier González de Martínen eskutik esaterako, Toloño mendilerroko Tradiziozko erlezaintza jasangarria ezagutzeko aukera ematen du erakusketak. Bionekazaritza Arabako Nekazari eta Abeltzain Ekologikoko elkartearen eskutik berriz, sasoiko nekazaritza ekologikoa ikusteko aukera dago. Bitartekaririk gabeko abeltzaintza ekologikoa Alfredo Alonsok ordezkatzen du; zortzi urtez behiak eta behorrak Villambrosan hazarazten diharduen abeltzaina. Añuako Iñaki Ezeizaren eskutik, ahuntz-esneaz egindako artisau gaztandegia ezagutzeko beta ere eskaintzen du erakusketak. Gasteizko Jundiz industriaguneko A&B Laboratorios de Biotecnología-ren bitartez, berriz, Industria-ekologia proiektu bat ezagutzera ematen da. Geograma enpresako langileen artean, CO2 isuriak murrizteko bizikletaren erabilera sustatzeko proiektuak Emisiorik gabeko mugikortasuna ordezkatzen du. Samaniegoko Ostatu upategiak ardo-upategi ekologikoaren jarduna erakusten da. Gesaltza Añanako gatzaren ekoizpen tradizionala ere ikusgai dago eta Artefruta fruta-dendaren plastiko gabeko komertzioa, eta Araiako Bioarkitektura enpresa ikus daitezke.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian