Denetara hamalau ikuskizun biltzen ditu aurtengo egitarauak. Plaza eta Lariz jauregia izango dira jaialdiko bi agertokiak hilaren 29ra arte.
Uda eta Kultura uztartzen dituen Musikaire jaialdia indartsu itzuliko da Elorriora bihartik hilaren 29ra bitartean. Aurtengoa jaialdiaren 23. edizioa izango da, eta askotariko gustuei erantzuteko eskaintza zabala jaso da programan. Hori izan baita udalaren asmoa azken urteotako: “adin guztiak kontutan dituen eskaintza kulturala gurera ekartzea”.
Formatuari dagokionez, ohikora itzuliko da jaialdia. Emanaldi gehienak plazan izango dira, eta hiru saio Lariz jauregiko lorategian eskainiko dira. Ordutegiak adin tarteen arabera egokitu dira.
Eskaintza zabala izango du jaialdiak; askotariko musika, antzerkia, dantza… Programak jasotzen dituen izenen artean Neomak, Ruper Ordorika edota Pirritx, Porrotx eta Marimotots daude. Musikari dagokionez, Elorriok trikiti, Flamenko Jazz, Pop, Swing, Jazz, Blues edo Rock aniztasun handia izaten jarraituko du, Euskal Herritik zein nazioartetik etorritako artisten eskutik.
Halaber, Idoia Buruaga Elorrioko alkateak azpimarratu du “Arriola antzokiak urterik urte egiten duen lan bikaina”, eta gogora ekarri du pandemiako mugekin ere, urte guzti hauetan jaialdiak ez duela etenik izan.
Egitaraua
- Deabru Beltzak – Circle of fire“- Uztailak 7, 22:30ean – Plaza
- Neomak – Uztailak 8, 22:30ean – Plaza
- Pirritx, Porrotx eta Marimotots – Urteak bete, abenturak bizi – Uztailak 9, 19:00etan – Plaza
- Antonio Lizana- Uztailak 14, 20:00etan – Lariz jauregia
- Verde Prato – Uztailak 15, 20:00etan – Lariz jauregia
- Ruper Ordorika – Uztailak 16, 19:00etan – Lariz jauregia
- Soul Teller – Uztailak 21, 22:30ean – Plaza
- O sister! – Uztailak 22, 22:30ean – Plaza
- Dantza garaikidea – La medida que nos ha de dividir (Qabalun), Out of the blue (LaRutan), Hellouses y Goodbyeses (Wako), Throught nature (Sekai) – Uztailak 23, 19:00etan – Plaza
- Janus Lester – Uztailak 28, 22:30ean – Plaza
- Nico Wayne Blues Band – Uztailak 29, 22:30ean – Plaza
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian