Geratzeko momentua dela dio Bergarako Nomadak taldeak eta horrelaxe iragarri du sare sozialen bidez, “arrazoia ez dakigu zein den, agian ez dago arrazoi bakar bat. Bagenituen asmoak, kantak, ilusioak… baina bidean aurkitu ditugun trabek gainditu gaituzte.”
Taldeak ez daki hilabete barru edo urtebete barru.. itzuliko den. “Denborak bakarrik dauka horren erantzuna”, diote.
Nomadak taldea sortu zutenean, garbi zuten euren kantak sortu nahi zituztela eta lan horretan ia urtebete jardun zutela azaldu dute sare sozialetan, ia astero lokalean geratuz. “Kantak ilusioz grabatu genituen estudioan eta gure bideari ekin genion. Kamioi bat alokatu genuen gure proiektua herriari erakusteko eta orduz gerotik , bi bideoklipen grabaketa, 2018ko Durangoko Azokarako disko fisikoa, kontzertuak, momentu ederrak eta jende zoragarriarekin egin dugu topo… Zalantza gabe, momentu oso onak pasa ditugu elkarrekin, baina bidea ez da erraza izan”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian