Idazketa sustatzea da Euskal Idazleen Elkartearen helburuetako bat eta horretarako hainbat erakunderekin ari da lanean ikastaro eta tailerrak osatzeko, han eta hemen. Laster abiatuko dira lau proposamen zehatz: Bilbon, Donezteben, Iruñean eta Miarritzen. Elkarteko kideek adierazi dutenez, “guztiak ere aukera bikainak dira idazten ikasteko, idatziz gozatzeko eta idatzitakoa partekatzeko”.
Zure bizitza idatzi izenekoa da Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duen lantegietako bat. Honetan, Jasone Osoro idazlea ariko da gidari lanetan. Ikastaro honen helburua emozio, sentimendu eta jarrerak identifikatu eta ulertzea da eta horretarako hartzaileek idatzi egingo dute. Urriaren 2tik azaroaren 20ra bitartean egingo da, astelehenero, Bilboko Foru Liburutegian. Izena emateko epea irailaren 18an zabalduko da. Hemen informazioa zehatzagoa.
Bestetik, Zirriborro egonaldia dugu. Honetan, gazteei idazketa baliabideak eskaintzeko helburuarekin lau egunetako egitarau osatu dute, urriaren 12tik 15era, Donezteben. Yolanda Arrieta, Oier Guillan, Jon Alonso, Oihana Arana, Yurre Ugarte eta beste hainbat ariko dira irakasle lanetan. Argibideak eta egitarau zehatza nahi dituenak @zirriborroidaz helbidera idatzi beharko du.
Urriaren 28a, azaroaren 11n eta azaroaren 25ean, berriz, Hitzen mintegia antolatuko dute iruñeko Kondestable Jauregian. Honetan, Nerea Loiola idazleak Literatur testuak lantzeko baliabideak mintegia gidatuko du. Patxi Zubitarretak Idazketa irakurketatik abiatuta eta Aritz Gorrotxategik Poesia eta sormena lantzen. Izena emateko bidea eta xetetasunak laster ezagutaraziko dira.
Azkenik, Maddi Ane Txoperenaren eskutik idazketa tailerra antolatu da, irailaren 23an, 10:30ean Miarritzeko mediatekan. Informazio zehatzago, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian