Abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izango den finalerako sailkatu da egungo txapelduna. Altsasuko Iortia Kulturgunean jokatu da aurtengo txapelketako lehen finalaurrekoa, 250 lagunen aurrean. Bertan, Patxi Castillo, Sarai Robles, Eneko Fernandez, Ekhiñe Zapiain, Saioa Alkaiza bera eta Saats Karasatorre bertsolariek hartu dute parte.
Altsasun jokatu da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa, Iortia Kulturgunean bildu diren 250 entzule ingururen aurrean. Sei bertsolari aritu dira bertan kantuan, zozketak erabakitako ordenean: Zigor Gartzia Zian, berriz, gai-jartzaile lanetan aritu da, eta epaile gisa Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena.
Saioko ariketa puntuagarri guztiak eginda, Alkaizak eskuratu du puntu gehien (506,5), eta horrenbestez, saioa irabazi eta abenduaren 2an Iruñean jokatuko den finalerako sailkatu da. Haren atzetik gelditu dira Saats Karasatorre (470,5) Sarai Robles (468,5), Eneko Fernandez (465), Ekhiñe Zapiain (464) eta Patxi Castillo (445,5). Hau izan da beraz gaurko saioak utzi duen sailkapena:
Datorren larunbatean jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Agoitzen. Hirugarrena eta azkena, aldiz, azaroaren 19an izango da, Lesakan. Bietarako zein finalerako sarrerak salgai jarri ditu Bertsozale elkarteak www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Saioa Alkaiza bertsolari iruñearrak Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2021ean lehen aldiz.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian