Lan berri honetan Itziar Ituñok, Olaia Inziartek, Luis Pastor kantautore madrildarrak, Mikel Kazalisek, Maddalen Arzallusek, Ibrahima Baldek (Miñan), Ulu mediak, Elizondoko Abesbatza Ttikiak eta, Silvio Rodriguez kantautore kubatarrak hartu dute parte.
2021. urtean, Jon Maia bertsolariak (Urretxu, 1972) Kantu bat gara izeneko disko-liburua kaleratu zuen. Bertan bildu zituen 30 urtetan berak egindako kantak, Ken Zazpi, Benito Lertxundi, Gari, Mikel Urdangarin eta Negu Gorriak talde eta bakarleriek, besteak beste, ezagun egin dituztenak.
Kantu bat garan Maiak berak kantatu zituen abestiak, Pello Ramirezek (celloa), Gorka Hermosak (soinu handia) eta Nacho Sotok (pianoa) lagunduta. Ondoren, disko-liburuan oinarritutako bira arrakastatsua egin zuen. Kontzertuetan, tokian tokiko kolaboratzailez inguratu zen, eta ikus-entzuleekiko komunikazioa erabatekoa izan zen. Bada, Kantu bat garak segida izango du orain Kantu berri bat gara lanarekin.
Gaur Bilbon aurkeztutako lan honetan kantu berriak izango dira gehienak eta lau Gozategi, Pello Reparaz, Negu Gorriak eta Gariren abestien bertsioak.
Disko berrirako hainbat bidelagun elkartu ditu Maiak kantak osatzeko: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Luis Pastor kantautore madrildarra, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Ibrahima Balde (Miñan), Ulu media, Elizondoko Abesbatza Ttikia eta Silvio Rodriguez kantautore kubatarra.
Liburuari dagokionez, Maiak bere iruditeria errepasatu du testu batean, street-art-eko erreferente Baluren ilustrazioek edertuta.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian