Abestia etortzear dagoen disko berriaren aurrerapena da. Esne bidean izenekoa taldearen zortzigarren lan luzea izango da eta Durangoko Azokarekin batera kaleratzea aurreikusten dute. Lan berrian mundu osoko artista talentudunek parte hartu dutela aurreratu dute.
Esne Beltzak bat egin du Chambao taldeko La Mari abeslari ezagunarekin. Elkarrekin hainbat estilo eta kultura uztartzen dituen kanta sortu dute, Behin eta berriz izenpean.
Abestia etortzear dagoen disko berriaren aurrerapena da. Esne bidean izenekoa taldearen zortzigarren lan luzea izango da eta Durangoko Azokarekin batera kaleratzea aurreikusten dute. Oraindik azken ukituak ematen ari dira.
Bost urte igaro dira taldeak bere azken diskoa argitaratu zuela eta oraingoan urrats bat haratago eman nahi izan du bere ibilbidean. Hala, sorkuntza berri honetan hartu dituen erronkak ez dira nolanahikoak. Disko berria Los Angeles eta Euskal Herria artean grabatzen aritu dira taldekideak eta horretarako, hainbat Grammy irabazi dituen Rafa Sardina musika ekoizle bermeotarrararekin lan egin dute.
Disko berri hau aniztasunaren eta lankidetza globalaren testigantza izango dela adierazi dute, mundu osoko artista talentudunek parte hartu baitute. “Ziur gaude disko hau hitzik gabe utziko zaituen eta soinu-muga berriak esploratzera gonbidatuko zaituen bidaia musikala izango dela”, nabarmendu dute. “Presta zaitez lehen akordean harrapatuko zaituen soinu fusioa aurkitzeko”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian