Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzat da eta larunbatez elkartzen da taldea goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean. Bi talde egiteko adina jende egonez gero, bata Amasa-Villabonan elkartuko da eta Durangon bestea. Informazio gehiago nahi duenak (+34) 943 69 41 29 telefonora deitu edo umorez@bertsozale.eus helbidera idatzi ahal izango du.
Urtarrilaren 13an abiatuko da berriro ere Ahalduntze Bertso Eskola. Ikasturtea urrian abiatu zen arren, hiruhilabeterako parte hartzeko aukera dagoela iragarri du Bertsozale Elkarteak orain, eta bigarren denboraldi hau hasi aurretik izena emateko epea zabaldu du. Matrikulak 50 euro balioko du eta interesa duenak hementxe eman ahal izango du izena.
Elkarteak azaldu duenez, Ahalduntze Bertso Eskolak bederatzigarren ikasturtea du 2023-2024koa. “Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzat da eta larunbatez elkartzen da taldea goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean. Bi talde egiteko adina jende egonez gero, bata Amasa-Villabonan elkartuko da eta Durangon bestea”.
Edoskitzean dauden haur txikiak dituzten partaideen kasuan, zaintza beharrak aztertuko direla nabarmendu du Bertsozalek. Hala, “izena ematerako garaian, oharretan aipatu beharko dute interesa dutenek”.
Informazio gehiago nahi duenak (+34) 943 69 41 29 telefonora deitu edo umorez@bertsozale.eus helbidera idatzi ahal izango du.
Xehetasun gehiago, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian